Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Laura Caminok Eibarrekin kontratua luzatu du 2026ko ekainera arte

Caminok bere laugarren denboraldia egingo du talde armaginean

There are no reactions yet. Be the first!

Laura Caminok SD Eibarrekin luzatu du kontratua denboraldi bat gehiagorako, talde armaginean bere laugarren denboraldia izango dena.

Santanderreko jokalaria Eibarrera iritsi zen 2022-2023 denboraldian, 20 urte zituela, Racing Féminas taldetik eratorria, eta denboraldi hartan lehenengo mailara igoera lortu zuen emakumezkoen lehen taldarekin.

Yerai Martinen taldean igoera eta permanentziarako jokalari garrantzitsu bihurtuta, eta oraingo denboraldian ere lan bikaina egiten dabilela, Santanderreko jokalariak eta talde armaginak bien arteko konpromisoa denboraldi bat gehiagorako luzatzearen erabakia hartu dute.