Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Lau minututan sartutako bi golek Eibar zortzigarren postuan finkatzen dute

Armaginek bigarren zatian libratu dute neurketa trabatua

Kike Garcia eta Sergi Enrichek 62. eta 66. minutuetan lortutako golek garaipena eman diote Eibarri ordura arte Leganesek kontrolpean izan duen partidu trabatuan.

Garaipen honekin, Eibar sailkapeneko zortzigarren postuan finkatzen da, Espanyolekiko lau puntutako abantailarekin.

Leganes, partiduaren garrantziaz jabetuz, arerioari gauzak zail ipintzera irten da lehen minututik eta bere helburua lortu du lehen zatian zehar. Mendilibarren taldeari asko kostatzen zitzaion arerioaren areara heltzea, baina defentsan ez zuen asko sufritzen.

Madrildarren aukera onena 43. minutuan iritsi da, Florian Lejeunek Guerreroren burukada zutoin artean atera duenean.

Bigarren zatian egoera asko aldatu da Anaitz Arbilla eta Sergi Enrich zelairatu direnean.

  1. minutuan David Juncaren pase ederra sarera buruz bidali du Kike Garciak, Leganesek bere atearen inguruan sortutako armiarma sarea puskatuz.

Lau mintu geroago, David Juncaren asistentzia berri batek baloia Sergi Enrichen hanketan utzi du eta honek, marka gabe, Herrerinen irteera gainditu eta behetik baloia sarera bidali du.

Partiduaren epaia emanda zegoen, nahiz eta pepineroek ez duten amore eman. Kanpotarrek hainbat aukera izan dituzte abantaila murritzeko, batez ere 68. minutuan Guerrerok jaurtitako baloi batean.

Eibarrek, horrela, golik sartu gabeko hiru partiduko bolada eten du eta, nahiz eta Europatik joan den astean baino urrunago egon, zortzigarren postuan mantentzen da, helburu gozoa dena eta denboraldi zoragarria borobiltzen duena.