Skip to main content
EU
Kluba

Larunbat honetan, 30 umek izango dute euren idolo armaginekin argazkia ateratzeko aukera

SD Eibarrek, interesa duten 2 eta 12 urte bitarteko ume guztiei aukera eman nahi die, Ipurua zelaira sartu eta armaginen hasierako hamaikakoarekin bat egiteko.

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko, Ipuruako bulegoetan eman beharko duzue izena, gaurtik, osteguna, bihar arte, 10.00tik 13.00ra eta 16.00tik 20.00ra. Oraingo honetan, 30 ume izango dira taldeak FC Barcelonaren aurka jokatu aurretik jokalariekin batera argazkia aterako dutenak.

Partida jokatuko den egunean, adostutako orduan entregatu beharko da bulegoan jasotako konfirmazioa. Ondoren, umeak zelaira sartuko dira, Klubaren langileek lagunduta. Gutxieneko eskakizuna, umeek kamixeta ofiziala jantzita eramatea izango da eta hauen arduradunek kanpoan itxaron beharko dute ekitaldia amaitu bitartean.

Behin ekitaldia amaituta, umeak euren arduradunengana bueltatuko dira, eta egun batzuen buruan, nahi duten guztiei email bidez DOHAINIK bidaliko zaie argazkia.