Denboraldia zenbakietan
Igoeraren eta Bigarren Mailako txapelketa lortutako Lehen Postuaren egoera hitorikoarekin, hauek izan dira talde txapeldun baten taldeko zenbakiak baita indibidualak ere.
Eibarrek guztira 71 puntu lortu ditu, 19 garaipen, 14 berdinketa eta 9 porrotetan banaturik, 04/05 denboraldiko 73 puntuetatik gertu, topea puntuen arloan. Nahiz eta denboraldi hartan puntu gehiago lortu, garai hartan laugarren postuan amaitu zen denboraldia, honen agiri da zeinen berdindua izan den aurtengo denboraldia.
Beste alde batetik, golei dagokionez, kurtso honetan 49 gol lortu dira eta 28 jaso, +21ko desberdintasunarekin, Eibarren emaitzarik onena arlo honetan Bigarren Mailan.
Nahiz eta gol oso gutxi jaso, 00/01 denboraldiko 27ak (42 partiduko formatuarekin) ezin izan dira gainditu. Denboraldi hartan ere, atezain armagin bat izan zen Bigarren Mailako Zamora, Manuel Almunia. 0,55 gol partiduko makarekin, Xabi Iruretak lorturiko 0,67koa gainditzen du.
Zerbait antzekoa gertatzen da lorturikoekin, denboraldi honetako 49ak, ez dira 04/05 denboraldiko 53etara heltzen, are gutxiago 56/57ko 63etara.
Alde indibidualera joanda, lau izan dira 3.000 minutu baino gehiago jokatu dituzten jokalaria: Xabi Irureta (3.510), Dani García (3.364), Raúl Navas (3.337) eta Yuri Berchiche (3.316).
Bestalde, jokalari bat bera ere ez du 40 partidu edo gehiago jokatu, hala ere, 35 edota gehiago jokatu dituztenak badaude: Xabi Irureta (39), Raul Navas (38), Jose Morales (38), Dani Garcia (38), Yuri Berchiche (37), Mikel Arruabarrena (36) eta Jota Peleteiro (35).
Zehaztasun gehiagorako, kontsultatu estatistika indibidualak ikusi.