Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

SD Eibar eta Leire Peña kontratua eteteko akordio batera iritsi dira

Jokalari madrildarra uztailean iritsi zen Eibarrera, baina ez du taldean jarraituko

SD Eibar eta Leire Peña 2026ko ekainera arte lotzen zituen kontratua eteteko akordiora iritsi dira.

23 urteko jokalari madrildarra Eibarrek uztailean 24-25 denboraldirako egindako hirugarren errefortzua izan zen.

Leire Peñak bost partidatan hartu du parte F ligan, armaginen elastikoarekin, eta baita Erreginaren Kopan ere, UD Logroñoren aurka.

Eibarrek eskerrak eman dizkio jokalariari egindako lanagatik, eta onena opa dio etorkizunean.