SD Eibarrek eta CD Vitoriak amaitutzat eman dute filialtasun-harremana
2023/2024 denboraldian Bigarren RFEFra igo den taldea SD Eibarren sartuko da eta talde gasteiztarrak bere ibilbidea jarraituko du kudeaketa talde berri batekin.
SD Eibarrek eta CD Vitoriak akordio bat lortu dute 2015etik lotzen zituen harremana amaitzeko. Horren arabera, 2023/2024 denboraldian Hirugarren RFEF etik Bigarren RFEF era igo den taldea SD Eibarren egituran sartuko da eta Gasteizko taldeak Arabako futbol hezitzailean eta afizionatuan jarraituko du zuzendaritza batzorde berri batekin eta kirol proiektu berri batekin.
Eibarrek bere esker ona adierazi nahi dio CD Vitoriari, 79 urteko ibilbidea duen klub historiko honekin urte hauetan izandako lankidetza emankorragatik.
SD Eibarrek eta CD Vitoriak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2015eko ekainean, eta, horren arabera, talde arabarra Eibarren filiala izatera pasa zen, Hirugarren Mailan zegoen taldea eta gainerako egitura barne. Akordio honen helburua 2012tik zegoen hutsunea betetzea zen, Eibarrek Eibar B taldea alde batera utzi behar izan baitzuen arrazoi ekonomikoengatik.
Harrezkero, akordioa berritu eta eguneratu egin da aldian-aldian, ekainaren 30ean amaitu arte. Denboraldi hauetan, CD Vitoria Bigarren "B" Mailan, Hirugarren Mailan eta Hirugarren RFEF mailan aritu da. Amaitu berri den denboraldian, taldeak Bigarren RFEFra igotzea lortu du, Hirugarren RFEFko IV.