Eibar K.E. eta Degebesa, elkarrekin Debabarrenan enpresa-garapena bultzatzeko
Debabarrenako Garapen Agentziarekin erdietsitako akordioaren helburua eskualdeko enpresei zuzendutako jarduketak bultzatzea da
Eibar Kirol Elkarteak eta Debegesak, Debabarrenako Garapen Agentziak, lankidetza-akordio bat sinatu dute, Debabarrenako eskualdeko enpresei zuzendutako jarduketak garatu, bultzatu eta sustatzea duena xede. Lankidetza-akordio honen ardatz nagusia Eibar KE-ren Enpresa Gunean aipatu agentziaren parte-hartze aktiboa da. Proiektu honekin eremuko enpresa-ekosistema dinamizatu nahi da, harremanak aktibatzeko eta bertako gizarte- zein ekonomia-ingurunearekin lankidetzak finkatzeko abiapuntu gisa balioko duten ekintza eta ekialdiak garatuz.
Bi instituzioen arteko hitzarmenarekin enpresa-ingurune lehiakorragoa eta kooperatiboagoa sortzea da asmoa, ez soilik Eibarren, baizik eta Debabarrenako eskualde osoan. Lehendabiziko urtean bost ekitaldi burututa, Eibar KE-ren Enpresa Gunearen zeregina eskualdean eraldaketa ekonomikoa gauzatzeko ahotsa izatea da, lankidetzan eta balioaren sorreran ikuspegi argia izanik, enpresa-munduaren, instituzioen eta kirolaren artean sinergiak ahalbidetuz.
Enpresa Gunea - Enpresen Kluba
Eibar KE-ren Enpresa Gunea 2024an tokiko enpresentzako topagune gisa, eta enpresa-intereseko proiektuen inguruko ezagutza helarazi eta halako proiektuak sortzeko foro modura, sortutako proiektua da. Sozietatearen bi adarrak uztartuz, kirola eta enpresa, Eibar marka indartzen da, eta lotura eta harreman berriak finkatzen dira, ingurunerako eragin positiboa dakartenak.
Egin bat eskualdeko dinamizazio-sare berriarekin, helbide elektroniko honen bitartez, Eibar KE-ren Enpresa Gunearekin harremanetan jarriz: clubdeempresas@sdeibar.com
Debabarreneko Garapen Agentzia
Debegesa 1985ean sortu zen, Euskadiko eta Estatuko gainerako eremuetako lehendabiziko garapen-agentzia modura. Bere misioa Debabarrenako eskualdearen hazkunde jasangarria bultzatzea da. Erakundeak zortzi udalerri hartzen ditu: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.
Akordio honen bidez, Debegesa agentziak Eibar KE-rekin lankidetza estua gauzatu ahal izango du, beren ikusgaitasuna eta loturak aprobetxatuz tokiko enpresen abaguneak hobetzeko, berrikuntza sustatzeko eta herritarren, ekintzaileen eta udalen beharrizanak artatzeko. Enpresa Guneak koloreekiko pasioa eta negozioak eskuz esku dituen enpresa-giroa eskaintzen du, elkarrekin hazteko ingurune paregabea sortuz.