
Lehen Emakumezkoen Taldea
Elba Vergés emakumezkoen lehen taldera itzuliko da
Elba Vergés (Bartzelona, 1995) SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldera itzuliko da.
Kataluniarra zentrala da eta segurtasun handia emango dio talde armaginaren altzealdeari.
Elba Vergés Lehen Mailan aritu zen Eibarrekin 2021-2022 denboraldian eta titular gisa jokatu zituen partida guztiak.
Aurreko denboraldian Deportivo Alavesen aritu zen, Liga F-n, eta 2.360 minutu jokatu zituen eta 4 gol sartu zituen.
Elba Vergesek hurrengo bi denboraldietarako sinatu du.
Ongi etorri berriro, Elba!