Skip to main content
EU
Kluba

Gipuzkoako Federakuntzak UEFA titulaziodun entrenatzaile ikastaro bat eskainiko du Ipuruan

SD Eibarrek eta Gipuzkoako Futbol Federakuntzak akordioa sinatu dute gaur, azaroren 6tik aurrera Ipuruako ikasgeletan entrenatzaileentzako kurtso federatibo ofizial bat eskaintze aldera. Kurtso honen titulua UEFAk emango du.

Akordioaren sinaketan Alex Aranzabal, SD Eibarren Presidentea, Juan Luis Larrea, Gipuzkoako Futbol Federakuntzaren Presidentea, Iñaki Sena, Gipuzkoako Entrenatzaileen Eskolako Zuzendaria eta Jon Arregi, Ipurua Fundazioaren Arduraduna izan dira gaur Ipuruan. Eskainiko den ikastaroa oinarrizko mailakoa izango da (UEFA B). Beste bi maila ere baditu entrenatzaile ikastaro honek, aurreratua eta profesionala.

Alex Aranzabalen hitzetan, "Ipurua Tallarra martxan da, Federakuntzarekin elkarlanean gainera", "UEFA titulazio bat ekarri dugu Eibarrera" eta "Federakuntzarekin etorkizunerako bide bat ireki dugu". Eibarren Presidentearen hitzetan "amets txiki bat errealitate bihurtu dugu". Kurtsoa azaroaren 6an hasiko da, "Ipurua Eibarren influentzia zonaldeari irekitzeko asmoz, 309.000 biztanle dituena kotxez 25 minututarako erradioan".

Ikastaro honetarako 22 izen-emateen zerrendan Eibar, Elgoibar, Ermua, Arrasate, Deba, Oñati, Durango, Bergara eta Azpeitiako ikasleak agertzen dira.

Bere aldetik, Juan Luis Larreak eskerrak eman zizkion Eibarri ikastaro hau Ipuruan eman ahal izateko aukeragatik "garrantzitsua baita Debako eskualdean presentzia izatea". Bestalde, epaile ikastaroetan zein Federakuntzaren bileretan Ipuruako instalakuntzak erabiltzeko asmoa erakutsi zuen Larreak.

Ekitaldi berean, Alex Aranzabalek Hiritarren Parte-Hartze Prozesu zabal bati buruz hitz egin zuen, laster martxan jarriko dena. Prozesu honetan bizilagunak, elkarteak, kirol klubak eta beste hainbat eragilek hartuko dute parte. "Eibarrek lan gogorra egingo du Ipurua tallarraren inguruan akordio batera iriste aldera".

Prozesu honen helburua "perspektibak eta nahiak gehitzea da, ahal bezainbeste pertsona proiektuarekin eroso sentitu daitezen". "Gure asmoa hitz egitea da, eta Udalaren, bizilagunen eta beste hainbaten interesak bilduko dituen proiektu bat diseinatzeko esfortzua egitea".

"Gogor ari gara lanean, Klubak behar dituen azpiegiturak lortze aldera. Alderdi politikoekin hizketan ari gara, elkarrizketa sustatu eta esaten digutena entzuteko, denok aseko gaituen proiektu batetara iriste aldera".

Akordioa sinatu ostean, parte-hartzaileek Ipuruako ikasgela berrien eraikitze lanak ikusteko aukera izan zuten.