Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Donostiako Txistularien Bandak SD Eibarren himnoa joko dute

San Ignacioko kontzertu berezian zehar txistulari donostiarrek SD Eibarren omenez bere himno ofiziala joko dute, jarraitzaile armaginarrentzat galduezineko deialdia.

 

Kontzertu berezia, San Ignacio eguna dela eta, Donostiako Konstituzio Plazan ospatuko da 12.15tan. Jose Ignacio Ansorenak zuzendutako bandak SD Eibarren himno ofiziala eskeiniko du emanaldi horretan. Partitura berriarekin aste batzuk eta gero lan egin ondoren, interesatuek gozatu ahalko dute, bandak joko dituen beste konposaketekin batera, armaginarren himnoaz. 

 

Donostiako Txistularien Banda Munizipala 8 musikariz osatua dago eta hirian ekintza ugari eta anitzak betetzen ditu. Gaur egungo partaideak dira; José Ignacio Ansorena, Aitor Arozena, Jagoba Astiazaran, Juan Vega, Ion Irazoki, Jokin Kanpion, Agustín Laskurain, Francisco Lera, Julio García, Aitor Gastón.

 

SD Eibarren himno ofiziala entzuteko linka:

www.sdeibar.com/himno