Skip to main content
EU

KRONIKA. Eibarrek zelai faktorea ziurtatu du playoffetan (4-3)

Armaginen seigarren garaipena jarraian Ipuruan

Real Oviedoren aurkako 4-3ko garaipenak Eibar hirugarren kokatu du ligako 42 jardunaldien amaieran, eta armaginek zelai-faktorea alde dute Lehen Mailara igotzeko playoffetan.
Oviedo izango da, hain zuzen ere, igotzeko lehen kanporaketako aurkaria. Larunbatean, hilaren 8an, Carlos Tartiere zelaian jokatuko da, eta asteazkenean, hilaren 12an, Ipuruan.
Partida maldan gora jarri zaio Eibarri 5. minutuan, Borja Sanchezek defentsa desoreka baliatu eta area txikian gola sartu baitu Lucaren aurka.
Golak ez ditu adoregabetu armaginak, eta berdinketa azkar baten bila estutu dute, 13. minutuan Mario Sorianoren ezkerkada eder batekin iristear egon baita, Leo Romanek estu eta larri kornerrera bidalita.
25.ean berdinketa iritsi da, Ager Aketxek Oviedoko jokalari batek adierazitako penaltia aldatuta.
Eibar nagusi zen joko bertikal eta zorrotzarekin eta gehiago nahi zuen. Stoichkovek 36. minutuan sartu du gola, atezainak Sergio Leonen jaurtiketa batekin aldaratuta, baina gola baliorik gabe utzi du, jokoz kanpo geratu baita.
Hiru minutu geroago 2-1ekoa sartu zuen Sergio Leonek, bere markagailuari aurrea hartuz, Cristianek ezkerretik egindako zerbitzu ona.
Emaitzak ikusita, Oviedok berdinketa ere ez zuen nahikoa playoffak ziurtatzeko, beraz, arriskatu egin behar izan du bere helburura hurbiltzeko, eta horrek kontraerasorako tarteak utzi dizkio Eibarri.
Azken txanpa zirraragarria izan da. Oviedok berdinketa lortu du 81. minutuan Borja Bastonen burukadari esker. Bi minutu geroago, Jose Corpasek kontraeraso bikaina egin du ezker hegaletik, eta baloia atezainaren gainetik igo du.
90. minutuan, Stoichkovek 4-2koa ezarri du ezkerrarekin Vencedorren pasea aprobetxatuz eta Borja Bastonek 4-3koa ezarri du.
Horrela, Eibarrek seigarren garaipena jarraian lortu du Ipuruan, baina ez du lortu igoera zuzena lortzeko, baina bai hirugarren postua lortzeko eta horrek igoerarako kanporaketei begira suposatzen dituen abantailak lortzeko.

 

 

                                                                                                               FITXA TEKNIKOA