Skip to main content
EU
Lehen Taldea

KRONIKA. Eibarrek sendo jarraitzen du Ipuruan (5-0)

Amorebietaren aurkako garaipenak armaginak buruan mantentzen du

Eibarrek sailkapenaren buruan jarraitzen du Amorebietari 5-0 irabazi ondoren Ipuruan.
Etxeko azken lau partidetan, Eibarrek lau garaipen lortu ditu, 14 goleko balantzearekin alde eta bakarra kontra.
Armaginek 10. minutuan bideratu dute partida, Stoichkoven golari esker. Stoichkovek errematea egin du goleko marran, Arbillaren burukada baten ostean. Aurrelari sanroquetarraren denboraldi honetako hamargarren tantoa zen.
Golaren ostean, Amorebietak bere lerroak aurreratu ditu eta Eibarrek aurkariaren area bilatu du. Stoichkovek 24. minutuan eta Bautistak 32. minutuan bi aukera on izan dituzte errenta handitzeko.
2-0ekoa lehen zatiko denbora gehigarrian iritsi da, Ager Aketxek bikain jaurtitako penalti batekin.

Norgehiagoka erabakita geratu da bigarren zatiaren hasieran, Jose Corpasek 49. minutuan lortutako 3-0ekoarekin, Stoichkoven pase sakon baten ostean, gaur Amorebietaren defentsaren amesgaiztoa izan dena.

4-0ekoa Jon Bautistak egin du, eta Konraden pasea baliatu du bere hamazazpigarren diana sartzeko. 5-0ekoa Konradek egin du, banakako jokaldi bikain baten ostean.Defentsako kaudimena, zelai erdiaren nagusitasuna eta trantsizio azkarrak izan dira Joseba Etxeberriaren taldeak azken lau jardunaldietarako dituen aukerak bere horretan mantentzen dituen garaipenaren gakoak.

                                                                                                        

                                                                                                        FITXA TEKNIKOA