Skip to main content
Lehen Taldea

KRONIKA. Eibarrek garaipen sendoarekin ekin dio bigarren itzuliari (2-0)

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek garaipen batekin ekin dio bigarren itzuliari Racingen aurka (2-0), Stoichkovek lehen zatian buruz eta Ager Aketxek bigarrenean penaltiz sartutako golei esker.
Garaipen honekin, Joseba Etxeberriaren taldeak gaurko aurkaria gainditu du sailkapenean eta play-off postuetan kokatu da berriro.
Berehala iritsi da lehen gola. 10 minutuan, ezkerretik Rios Reinaren beste zerbitzu bat sarera errematatu du Stoichkovek, Ezkietako luzadura alferrikaldu duen burukada gurutzatu batekin.
Bigarren zatian, Santanderreko taldea partidaren kontrola bereganatzen eta arriskua sortzen saiatu da, baina ia aukerarik eman ez duen Eibar trinkoarekin egin du topo.
83. minutuan iritsi da epaia, Ager Aketxek penaltiz sartutako golarekin, jokalari armaginak berak zigorrik handiena jaso ostean, banakako ekintza nabarmen baten ostean.
Lortutako hiru puntuek garaipenik gabeko lau partidako bolada eten eta bigarren itzulia sasoi onenean hasteko balio dute.

 

                                                                                       FITXA TEKNIKOA