Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

KRONIKA. Eibarrek berdinketa garrantzitsua lortu du Villarreal CF-ren aurka eta jada helburutik gertu dago

Laura Caminok buruz lortutako gol bikaina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko, azken minutuan Villarreal CF-k berdinketa egin eta gero

Espe Pizarro 10. minutuan arerioaren atera gerturatzen zen baina lehen aukera horrek kanpora ihes egin du eskubi aldetik. Lehen zatia Mini Estadin aukera handirik gabe pasa da bi taldeentzat, markagailua irekitzen izan dituzten aukera gutxietan, gehienak baloi geldian.

Atsedenaldia hurbiltzen zela, Ane Camposek korrika izugarria egin du zelai-erditik eta atezainaren posizio aurreratua aprobetxatzen zuen gola egiten saiatzeko, baona Laura Caminok baloia errekuperaatu du ia kanpora ihes egin eta gero. Minutu batzuk geroago iristen zen atsedena.

Bigarren zatian, Eibar sendoago bat agertu da zelaian eta lehen zatian asko jokatu du aurkariaren zelaian, Villarreal CF-ren porteriara gehiago gerturatuz. Baina etxekoek ez dizkie erraz jarri jokoa Eibarrekoei. Azkenean, ia partida amaitutzat emanda zegoenean, 86 minutuan Laura Caminok gol izugarria lortu du buruz. Baina azken-azken minutuan, Villarreal CF-k berdinketaren gola egin du penaltiz, arean baloiak eskua jo eta gero. 

Azken minutu oso intentsoak Mini Estadin, baina puntu bat emanda talde bakoitzari, oso baliagarria talde armaginarentzat, jada salbazioa laztantzeko.