Kopa Alhaman geratu da
Eibarko taldeak ezin izan du Alahama mendean hartu Murtzian jokatu den kopako lehen partidan.
Porrota Murtzian Reto Iberdrolako bere multzoko lehen sailkatuaren aurka. Ana Junyenten neskek ez zuten asmatu etxekoek planteatutako jokora egokitzen, geldikako jokoetan min berezia egin baitzuten.
Etxekoen baloi geldiak markatutako partida; gainera, Murtziakoek arrisku gehien sortzen zuten egoerak ziren. Defentsako markatze txarrak markagailuaren norabidea markatu du.
Lehen gola 14. minutuan iritsi zen, korner jaurtiketa batean, eta bigarrena 55. minutuan, alboko falta batean. Neurketako azken minutuetan hirugarrena iritsi zen etxekoentzat, eta armaginen gol bakarra, Aidak sartutakoa.
Kopan kanporatuak izan ondoren, ligan zentratzeko unea da. Asteburu honetan armaginek Madrid CF taldea hartuko dute Unben, 10 egunetan jokatuko diren 3 ligetako lehen norgehiagokan.