Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Kolpe latza liderraren etxean (5-0)

Armaginek zigor gogorra jaso dute Atleticori egindako bisitan

Eibarrek porrota jaso du Atleticoren aurka Ligako 33. jardunaldian. Armaginek zigor gogorra jaso dute liderraren etxean. Lehen ordu erdi txukuna egin arren, atsedenaldira iritsi aurretik jasotako bi golek jota utzi dute taldea. Hala, bigarren zatian, ezin izan dituzte ekidin etxekoen gol-festa.

Mendilibarren mutilek Atleticoren hasiera kontrolpean izatea lortu dute, kontraerasoan ezustean harrapatzeko itxaropenarekin. Minutuek aurrera egin ahala, Eibarren posionamendua hobea izan da eta aurkariaren zelaia sarriago zapaldu du.

Zoritxarrez, lehen zatiko azken minutuetan, Correak etxekoak aurreratzea lortu du, geldikako jokaldi batean. Argentinarraren gola kolpe latza izan da armaginentzat. Hori gutxi balitz, eta erantzuteko denborarik gabe, eibartarrek bigarrena jaso dute berehala. Correa izan da golegilea beste behin.

Kolpeak eragin handia izan du handik aurrera, batez ere bigarren zatian. Etxekoek errenta handitzea lortu dute Carrascoren eta Llorenteren bitartez. Azken honek bi gol egin ditu. Armaginak bere irudia hobetzen saiatu dira azken minutuetan, baina ezin izan dute Oblaken atera argitasunarekin heltzerik izan. 

Neurketako albisterik positiboena Unai Dufurren debuta izan da Lehen Mailan. Kopan minutuak izan ostean, atzelari nafarra estreinakoz aritu da gaurkoan eta 63 minutu jokatu ditu.