Skip to main content
Kluba

Kirolbetek ‘SD Eibar birusa’ hedatzeko kanpainarekin bat egin du

Klubaren Apustu Etxe Ofizialak abonua oparituko dio bazkide armagin bati

There are no reactions yet. Be the first!

Kirolbet SD Eibarren Apustu Etxe Ofizialak ‘SD Eibar birusa’ hedatzeko kanpainarekin bat egin du eta abonu bat oparituko dio talde armagineko bazkide bati.

Promozioa euskal futboleko zaletu guztiak batzen dituen Derbizale kanpainaren barruan kokatzen da. Hau KIROLBETen ekimena da euskal taldeetako zaletuen artean dagoen giro onak bultzatuta, honek hemengo derbiak beste modu batean bizitzeko aukera ematen duelako.

Horregatik, KIROLBETek zaletu guztiak saritu nahi ditu, armaginak barne, Ipuruako partiduetan atseden gabe taldea animatzen dutelako garaipenaren bila.

Abonuaz gozatzeko baldintzak oso errazak dira:

1. SD Eibarren abonatua izatea
2. http://derbizale.com/es/abono-gratis -n dagoen formularioa betetzea.
3. KIROLBET online atarian apustu bat egitea.

Izena emateko epea urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik.

Derbiak gustatzen zaizkigulako eta derbizaleak garelako, Kirolbetek derbiak zerbait handiagoak izaten lagunduko du aurten: kuadrilek derbiak modu oso berezian igarotzeko esperientzia esklusiboak, opariak, ekitaldiak...