Kirol Zuzendaritzaren egitura berria osatu da
Arkaitz Lakanbra da Idazkari Tekniko berria
Eibarrek Kirol Zuzendaritzaren organigrama baieztatu du datorren denboraldirako. Cesar Palacios buru duen lantaldea beste bost kidek osatuko dute.
Arkaitz Lakanbra izango da Idazkari Tekniko berria. Lakanbra 2017ko udan sartu zen Kirol Zuzendaritzan, CD Vitoriako entrenatzaile lanetan bi denboraldi eman ondoren. Azken urteetan scouting lanak egin ditu, bai futbol nazionalean eta baita nazioartekoan ere.
Eneko Romo, bere aldetik, bigarren taldeko arduraduna izango da eta 23 urtez azpiko jokalarien jarraipena egingo du. Jokalari armagin ohiak filialen eta lehen taldearen arteko bidea trinkotzeko helburuaz arduratuko da.
Egitura teknikoa honela dago osatuta:
- César Palacios: kirol zuzendaria.
- Arkaitz Lakanbra: idazkari teknikoa.
- Eneko Romo: Filialeko eta 23 urtez azpiko jokalarien Bilketako arduraduna.
- Fran Rico: scout.
- Alvaro de la Fuente: scout.
- Pablo Sanzol: datuen arduraduna.
Bajak
Unai Ezkurrak ez du taldean jarraituko. Klubak eskerrak eman nahi dizkio Unairi sei urte hauetan erakutsitako dedikazio eta profesionaltasunagatik, eta etorkizuneko zorterik handiena opa dio.