Skip to main content
Lehen Taldea

Kikeren estreinaldia Errealaren aurka jokaturiko lagunartekoan

Eibarrek 2-3 garaitu du erreala, Kikeren bi gol eta Saúlen bati esker, Zubietan jokatu den partida bizian

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek eta errealak gaur goizean Zubietako z7 zelaian jokatu den entrenamendu partidarekin itixi dute ligako atsedenaldi astea. Ateak itxita jokatu da 2-3 amaitu den norgehiagoka, Kike García (birritan) eta Saúlen golei esker.

Kikek ezingo du partida ofizalik jokatu datorren denboraldira arte. Lan saioetan gogor aritu ostean, SD Eibarrekin jokatu duen lehen partidan bi gol egin ditu. Eibartarren hirugarren gola Saúlek egin du, azken norgehiagoketan minutu gutxi jokatu dituena, baina bere gol sena nabaria da eta ligako azken txanpan bere onena emateko prest dagoela erakutsi du.

Bestalde, Mendilibarren taldean CD Vitoria filialeko Gayoso, Ortega eta Sarriegik ere izan dute jokatzeko aukera.

Partidako lehen gola Carlos Velak egin du, baina berehala iritsi da Saúlen gola, Izet Hajrovic-en pase bikaina profitatu duena area barruan, txukun ipinitako jaurtiketa baten bidez.

Bigarren zatia beste bi gol txukunekin hasi da. Kike Garcíak aurretik jarri ditu armaginak, eskuairatik sartu den eskuinkada bortitz baten bidez, Jotaren asistentzia jaso ondoren. Binakoa Rubén Pardok egin du.

Partidako azken gola Kike Garcíak egin du , 59. minutuan, Escalanteren pasea jaso eta arraseko jaurtiketa baten bidez.

Partida honen ostean, SD Eibarko jokalariek hiru eguneko atsedenaldia izango dute, martxoaren 29ra, asteartea, arte, non taldea lan saioetara bueltatuko den Atxabalpen, Villarrealen aurkakoa prestatzen hasteko (Ipurua, apirilak 3, igandea, 18:15)

Fitxa teknikoa: 

Real Sociedad: Olazabal, C. Martínez (Zaldua, min.46), Mikel, Iñigo (Héctor, min.46), De la Bella, M. Bergara, Illarra (Pardo, min.46), Granero, Zurutuza (Zubeldia, min.63), Carlos V. (Xabi Prieto, min.63), Bautista (Jonathas, min.46). 

SD Eibar: Irureta, Capa, Mauro (Ramis, min.46) , Ansotegi, Gayoso, Escalante (Sarriegi, min.63), Ortega (Dani García, min.46), Hajrovic (Inui, min.63), Jota, Saúl Berjón, Kike García (Sergi Enrich, min.75). 

Golak: 1-0, Carlos V., min.23. 1-1: Saúl Berjón, min.24. 1-2: Kike Garcia, min.48. 2-2: Rubén Pardo, min.55. 2-3: Kike García, min.59.

Epailea: Rezola (eskola gipuzkoarra). Merino eta Beré hegaletan. Txartelik ez.