Skip to main content
EU
Kluba

Kevin Rodriguesek utzita jokatuko du Eibarren

Ezker hegaleko atzelaria Real Sociedadetik dator eta denboraldi amaierara arte izango da armagina

Eibarrek akordioa lortu du Real Sociedadekin Kevin Rodrigues jokalariak 2021ko ekainaren amaierara arte talde armaginean jokatu dezan. Ezker hegaleko atzelariak 26 urte ditu, baionarra da, eta joan den denboraldian CD Leganesen jokatu zuen utzita. Talde madrildarrean 27 neurketa jokatu zituen. 

Guztira 56 norgehiagoka jokatu ditu Ligan, 4.157 minututan banatuta, eta bi gol egin eta lau asistentzia eman ditu.