Skip to main content
Lehen Taldea

Keko eta Antonio Luna, Eibarko jokalari gisa aurkeztuak

Sergio Gontán "Keko" eta Antonio Luna Ipuruan izan dira gaur aurkeztuak SD Eibarko jokalari gisa hurrengo bi denboraldietarako.

There are no reactions yet. Be the first!

 

Keko, 23 urteko eskuin hegal madrildarra, Atletico de Madrid-eko beheko mailetan hasi zuen bere ibilbidea, bertako lehenengo taldean debutatzera iritsi zelarik. Ondoren Real Valladolid, Cartagena eta Gironan jokatu zuen zeditu moduan.

 

2012an Cataniarekin sinatu zuen eta Italian geratu zen hiru denboraldiz, Grosseton lehendabizi zeditu moduan eta gero talde calabiartarrean.

 

2013-2014 denboraldian Albacete Balompié-n jokatu zuen, Liga Adelantekoa, 32 partidu eta 6 gol markatu zituenaerekin.

 

Antonio Luna, Sevillan hezi baina lateral ezker balearra berez, 24 urte ditu eta Sevillako kanteratik dator. Taldearekin egon zen lehenengo denboraldian, 2009-2010ean, Errege Kopan titularra izateko aukera izan zuen bere taldeak Atletico de Madrid-i irabazi zion finalean.

 

2013 arte, Sevillako taldetik aldendu zen urtea, Albaceterekin jokatu zuen eta Almeria eta Mallorca-ra zeditua izan zen

2013an Aston Villa ingelesarekin fitxatu zuen. Azkeneko denboraldian bi talde italiarretara utzia izan da: Hellas Verona eta Spezia.

 

Aurkezpenaren prentsaurrekoan, José Luis Mendilibarren konfidantza eskertu zuen 2010en berekin

topo egin zuenarekin epe labur batean. Entrenatzaileak Valladolid talderako lagapena lortu zuen baina lau egunen buruan klubak kargutik kendu zuen. "Eibar Lehenengo Mailan egoteko lorbide eta euskarri on bat da. Klubak interes haundia jarri du nere etorrerarako eta meritu izugarria duen taldea da" esan zuen.

 

Antonio Luna aurreko denboraldi txarra ahazteko gogoz dago, "konfidantza hartu eta minutuak eta ahal dudan guztian lagundu". Lehenengo Mailara Eibarrekin itzultzea aurrerapauso haundia da niretzat eta nere fitxajearekin asmatu dutela erakustea espero dut" adierazi zuen.

 

Alex Aranzábal, Eibarko Lehendakariak, aurkezpen bikoitz honek "balio sinboliko haundia dauka Kluba gaur egun dagoen egoerarentzat Lehenengo Mailako talde bat garen mezu positibo eta indartsua jaurtitzen dugulako merkatura. Aurrerapauso tinkoa da".

 

Bere aldetik, Fran Garagarza, taldeko Zuzendari Teknikoak, Koke eta Luna-z esan zuen "adin ona duten bi mutil dira, gosez datorrenak eta gorako ibilbidearekin. Gure lehenengo aukerak ziren eta pozik gaude".

 

Elkarrekin inoiz jokatu ez duten arren, Koke eta Luna ezagutzen dira espainiar selekzioko beheko mailetan topatu izan direlako.