Skip to main content
Lehen Taldea

Keko Gontánek soleo-haustura du eskuin hankan

SD Eibarko futbolariak lan saioa utzi behar izan du gaur eskuin hankan mina sentitu ostean

There are no reactions yet. Be the first!

Keko Gontánek zuntz-haustura du eskuin hankako soleoan, eta baja izango da 3-4 astez, SD Eibarren mediku-zerbitzuek adierazi dutenez.

Talde armagineko futbolariak Atxabalpeko lan saioa utzi behar izan du bikian mina sentitu ostean. Gaur arratsean erresonantzia-magnetikoa egin diote Policlínica Gipuzkoan lesioaren larritasuna aztertzeko.