Skip to main content
Lehen Taldea

Juncá eta Barrenetxea, Mendilibarren deialdian berriro ere

Jaime, Ramis, Luna, Ekiza eta Keko min hartuta daudenez baja izango dira, eta Dani García zigortuta dago jardunaldi honetarako.

There are no reactions yet. Be the first!

David Juncà atzelaria deialdian da berriz ere, txartel pilaketaren ondorio baja izan ostean, eta Iñigo Barrenetxea CD Vitoriako erdilariak Dani García zigortuaren postua beteko du, José Luis Mendilibarrek argitaratu duen Vigoko Celtaren aurkako deialdian.

Jaime atezaina, Iván Ramis, Antonio Luna eta Borja Ekiza atzelariak eta Keko Gontán erdilaria min hartuta daude, eta Dani García erdilaria zigortuta dago, txartel pilaketa dela eta. Beraz, lehen taldeko 17 jokalari besterik ez ditu eskura Mendilibarrek.

Deialdia:

Atezainak: Riesgo eta Irureta.

Atzelariak: Capa, Lillo, Dos Santos, Pantic, Ansotegi eta Juncà.

Erdilariak: Escalante, Radosevic, Barrenetxea, Adrián, Hajrovic, Saúl, Inui eta Jota,

Aurrelariak: Borja eta Enrich.