Jujuba, Honoka, Zaïra, Puyi eta Nokok ez dute SD Eibarren jarraituko
SD Eibarrek egindako lana eskertzen die eta zorte ona opa die etorkizunerako
Emakumezkoen lehen taldeko Jujuba Cardozo, Honoka Yonei, Zaïra Flores, Ane Pérez eta Noko Matlou SD Eibar utziko dute denboraldi honen amaieran. SD Eibarrek urte hauetan zehar egindako lana eskertzen die eta zorte onena opa die hurrengo proiektuetan.
Honoka Yonei, urte gehien daramatzana, SD Eibarrera iritsi zen duela 6 urte, 18 urte besterik ez zituela. Urte hauetan zehar taldeak bizitako bi jaitsiera eta lehenengo mailara bueltak bizi izan ditu. Japoniarrak, gainera, 100 partida baina gehiago egin ditu elastiko armaginarekin.
Ane Pérez, Puyi, 2019an iritsi zen talde armaginera eta Yerai Martinen taldearen beteranoetakoa da. Yonei eta beste zenbait jokalarik bezala, talde armaginaren bi jaitsierak bizi izan ditu eta baita ere gaur egun F Liga bezala ezagutzen den lehenengo mailara bueltak.
Jujuba Cardozo 2020an iritsi zen SD Eibarrera eta 2020-2021 denboraldian jokatu eta gero, hurrengoa Santa Teresan egin zuen. 2022an bueltatu egin zen talde armaginera eta bi denboraldi egin ditu Eibarren. Brasildarra, kapitaina ere denboraldi honetan, 2023-2024an titular izan da partida gehienetan eta denboraldi borobila egin du defentsa lanetan.
Zaïra Floresek, aurten Jujuba, Campos eta Arenerekin batera kapitain lanak egin dituena, SD Eibarrera iritsi zen iazko neguko merkatuan Alhamatik etorria, eta F Ligara bueltako igoera kanpainaren parte izan zen, baita aurtengo permanentziaren parte.
Noko Matlou, Hego Afrikako selekzioko jokalari historikoa, SD Eibarrera iritsi zen 2020an eta kategoriaz jeitsi eta geroko igoeren parte ere izan da. 88 partida egin ditu elastiko armaginarekin.
SD Eibarrek haien profesionaltasuna, lana eta dedikazioa eskertu nahi die eta etorkizuneko proiektuetan zorte onena opa die.