
Lehen Emakumezkoen Taldea
Jujuba, emakumezkoen lehen taldeko jokalari berria
Atzelari internazionala Granadilla taldetik dator eta urte baterako sinatu du
Juliana Cardozo ‘Jujuba’ (Brasil, 1991) emakumezkoen lehen taldeko jokalari berria da. Klubak eta atzelari internazionalak akordioa sinatu dute eta jokalari brasildarra armagina hurrengo denboraldian.
Jokalari brasildarrak 28 urte ditu eta Liga Iberdrolako Granadilla taldetik dator. 1,70 metroko garaiera du eta presentzia handiko jokalaria da; azkarra eta sendoa. Joan denboraldian, 18 neurketa jokatu zituen Tenerifeko taldearekin.
Aurretik, Brasileko Iraunduba jokatu zuen, baita Japoniako talde sendoetan ere; Urawa Red Diamonds eta Vicsale Okinawan, besteak beste.