Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Juan Berrocal: “Partidari ahalik eta ondoen aurre egingo diogu eta hiru puntuak nola edo hala ateratzen saiatuko gara”.

Jokalari armaginak adierazi duenez, denok elkarrekin egon behar dugu inoiz baina gehiago.

Juan Berrocalek prentsaurrekoan adierazi duenez, “denok elkarrekin egon behar dugu inoiz baina gehiago”. Jokalari armaginak azpimarratu duenez, “une txarretan gure zaleen babesa inoiz baina gehiago behar dugu eta espero dugu amaierara arte gurekin egotea”.

Ipuruan gaurko entrenamenduaren ostean emandako prentsaurrekoan, Eibarreko jokalariak esan du “partidari ahalik eta ondoen aurre egingo diogu eta hiru puntuak nola edo hala ateratzen saiatuko gara”.

LARUNBATEKO PARTIDA

“Partida zaila izango da, geratzen zaizkigun bi hauek izango diren bezala”. “Ia denboraldia eginda duten taldeak dira eta beldurrik gabe jokatuko dutela uste dut”. “Ahalik eta ondoen egingo diegu aurre, eta hiru puntuak nola edo hala lortutzen saiatuko gara”.

“Partidaz partida joan behar dugu”. “Lehenik eta behin hiru puntuak ateratzera joan behar dugu eta ondoren hurrengo partidan pentsatu”.

PARTIDAREN GARRANTZIA

“Jokatu ditugun partida guztiak finalak dira”. “Partida guztiak irabazten saiatzen zara, baina egia da, gauzak dauden bezala, final bat bezala hartu behar dela, partida hau eta hiru puntuak ateratzera joango gara”.

“Hau oso luzea da, azken partidako azken minutura arte ezin da jakin nola amaituko den hau eta konfiantza izan behar da”.

KALKULUAK EGITEA

“Ez ditut kalkuluak egiten”. “Garrantzitsuena egunerokoa da, ondo entrenatzea eta partida eguna iristen denean ahalik eta ondoen egitea eta irabazten saiatzea da garrantzitsuena”.

ZALEAK

“Izugarria da egiten ari direna eta inoiz baina gehiago behar ditugu”. “Lehengoan, Santanderren, ikaragarria izan zen, eta denok elkarrekin egon behar dugu”. “Une txarretan da gehien behar ditugunean eta espero dugu denok elkarrekin egotea”.

TALDEAREN EGOERA

“Ehuneko ehunean gaude”. “Taldea ondo berregin da, badakigu zein garrantzitsua den Sportingen aurkako partida”. “Mentalki inoiz baino indartsuago eta elkartuago egon behar dugu aurre egiteko”.

GARAIPENA

“Zaleei baita guri ere garaipena oparitu nahi diegu”. “Egunez egun lan egiten dugu eta merezi dugu”. “Merezi dugu partida hau irabaztea, hurrengoa ateratzea eta amets egitea”.

AZKEN TXANPA

“Une txarrei aurre egiteko lasai egon behar dugu, gauzak ondo egiten ari baitira”. “Gauza asko daude hobetzeko baina badakigu gauzak ondo egiten ari garela eta zorte txarra ere izaten ari gara behar dugun une batzuetan”.


SPORTING DE GIJON


“Talde zaila da, denboraldia ez zuen ondo hasi, baina orain oso emaitza onak lortzen ari dira”. “Ia helburua lortuta duen taldea da eta partidaz gozatzera eta hiru puntuak ateratzera etorriko dira, baina guk baino presio gutxiagorekin”.

LORTU DAITEKE

“Ziur naiz lortu daitekeela”. “Konfiantza dugu, taldea ondo ari da lanean, denok norabide berean begiratzen dugu eta konfiantza izan behar dugu”.