Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Juan Berrocal, Eibarko gizonezkoen lehen taldeko bigarren fitxaketa

Atzelari andaluziarrak 2024ra arte sinatu du

SD Eibarrek eta Sevilla FC-k akordioa lortu dute, eta Juan Berrocal talde armaginaren bigarren fitxaketa izango da.
Juan Berrocal (Jerez de la Frontera, 1999) Sevilla FC taldearen harrobian hezitako erdiko atzelaria da, eta azken denboraldi honetan Real Sportingen jokatu du, utzita. Bi denboraldirako sinatu du Eibarrekin, 2024ko ekainaren 30era arte, eta bihar aurkeztuko dute hedabideen aurrean, IMQn, klubeko aseguru-etxe mediko ofizialean, azterketa medikoa gaur egin ondoren.
Atzelari andaluziarrak eskarmentu handia du SmartBank Ligan, ia ehun partida jokatu baititu. Sevilla FC taldeko lehen taldearekin egin zuen debuta 18/19an, eta Uefa Europa Leaguerako sailkatzeko hiru partida jokatu zituen bertan.
Berrocalek 32 partida jokatu ditu azken denboraldi honetan Sportingekin (Ligako 28 eta Kopako 4), 2.308 minuturekin.