Skip to main content

Joseba Etxeberria, Eibarko entrenatzaile berria

Joseba Etxeberria (Elgoibar, 1977) izango da SD Eibarko entrenatzaile berria hurrengo denboraldian. Prestatzaile gipuzkoarrak Mirandes zuzendu du azken bi denboraldietan

There are no reactions yet. Be the first!

Joseba Etxeberria (Elgoibar, 1977) izango da  SD Eibarko entrenatzaile berria hurrengo denboraldian. Prestatzaile gipuzkoarrak Mirandes zuzendu du azken bi denboraldietan. Aurretik Bilbao Athletic (19/20 eta 20/21), Tenerife, Amorebieta eta Basconia entrenatu zituen, Valverderen bigarrena izan zen Athletic Cluben 15/16 denboraldian, eta Athletic Cluben harrobiko hainbat talde ere zuzendu ditu.

Mirandesen Etxeberriak aise lortu du bere zeregin nagusia: mailari eustea. Denboraldi honetan 16. postuan amaitu du talde jabatoak, jaitsiera baino zortzi puntu gorago. Aurrekoan, 21/22an, hamalaugarren amaitu zuen, jaitsiera baino bederatzi puntu gehiagorekin, eta joko erakargarria eta ikusgarria egin du denboraldi bietan, oso jokalari gazteekin.

Etxeberriarekin batera, Jorge Perez, bere bigarren entrenatzailea, eta Luis Prieto, Eibarko jokalari ohia eta bere prestatzaile fisikoa, iritsiko dira talde armaginera

Hurrengo egunetan iragarriko da zuzendaritza taldearen gainerako kideen osaera.