Jose Luis Mendilibar: "Igandean irabazten duena indartuta aterako da"
Eibarreko entrenatzailearen ustez, bere taldeak eta Osasunak merezi baino puntu gutxiago dituzte
Jose Luis Mendilibarrek uste du igandean Sadarren jokatuko den Osasunaren aurkako partidak "garrantzi handia" duela eta irabazten duena "indartuta" aterako dela.
"Behealdean gauden bi talde gara eta bioi irabaztea kostatzen zaigu. Ez gara gaizki jokatzen ari partida gehiago ez irabazteko, baina egia esan hor gaude. Irabazten duena psikologikoki indartuta atera daiteke ".
"Osasuna berdindu behar dugu intentsitatean, ez gelditzean, joan-etorrian, tentsioan, jokaldiei aurrea hartzean, haiek egiten dutenaren ordainetan ez egotean. Kontrako zelaian eta kanpotik jokatzea gustatzen zaion taldea da, erdiraketak ateratzea gustatzen zaie, eta baloi bat galtzen dutenean, lehenik eta behin, aurkaria estutu egiten dute, bere eremutik irten ez dadin. Guk egin nahi dugunaren antzeko gauzak dira, baina haiek eta gu gauden bezala gaude, zerbait ez dugulako ondo egiten edo zerbait falta zaigulako".
"Liga zaila da, eta guztioi asko kostatzen zaigu irabaztea. Puntua ona da batzuetan, baina bestetan ez da nahikoa izaten".
Akatsak ez egitearen garrantzia azpimarratu du Zaldibarkoak, "Gure akatsak normalean golak direlako". "Partida batean aurkaria baino gehiago egiten dugu, baina asmatu egin behar da, ez da bakarrik jaurtitzea. Kontrakoek, normalean, dituzten abagune apurrak baliatzen dituzte. Bi arloetan hobetu behar dugu".
Marko Dmitrovic taldean egon daitekeela eta, bere ustez, jokatzeko moduan egongo dela adierazi du baita ere, baina "bere esku dago, ea belauna nola duen".
Amaitu berri den fitxaketa merkatuari buruz ere hitz egin du, eta berarentzat "jokalariren bat 4-5 hilabeterako ez ezik, bi urte eta erdirako eta egoera horiek aprobetxatzeko unea" dela azpimarratu du. "Hori zen ideia, baina ez zen erraza".