
Jose Luis Mendilibar eta bere talde teknikoak denboraldi bat gehiagorako berritu dute SD Eibarrekin
Gaur goizean konfirmatu da berria hedabideen aurrean
Gaur goizean konfirmatu da hainbeste itxaroten zen berria. Amaia Gorostiza presidenteak horrela adierazi du: “baliteke hau izatea egin genezakeen fitxaketa onena. Asko hitz egin da Mendilibarrek izan zitzakeen eskaintzen inguruan eta kluba lokartzen ibili zintekeela, baina guk egin behar dugun moduan jarraitu dugu lanean. Jose Luis momentu hauetan Eibarrek izan dezakeen entrenatzaile onena dela jabetzen gara eta ausartuko nintzateke esaten Eibar ere beretzat talde egokiena dela. Horregatik, ez da batere zaila izan bi aldeak asetzen dituen akordio batera heltzea”.
Mantentzeko helburua lortu ahal izateko Mendilibarren paperaren garrantzia azpimarratzen zuen Gorostizak. “Gauden tokian egoteko gakoetako bat da Mendilibar. Edozein jarraipen egiteko beharrezkoa den lider naturala da Jose Luis, gure printzipioak ordezkatzen ditu eta taldea familia bat izango balitz moduan kudeatzeko gai da”.
Azkenean, presidenteak konfirmatu du orain amesteko momentua dela. “Gure helburua aise lortu dugu eta orain gora begiratuko dugu ea xede handiagoak lortzen ditugun”.
Jose Maria Arrizabalaga presidenteordeak eta Kirol Batzordeko kideak entrenatzailearen kontratu berritzea baieztatu du. “Lan egiteko eta helburuak pausoz pauso lortzeko modua dela ulertzen dugu. Kontratu berritzea bere talde osoarentzako ere da, Iñaki Bea, Josu Anucita, Toni Ruiz eta Andoni Azkargorta. Pozik gaude albiste honekin, eta arrakasta handia opa diegu, gure ere izango delako”.
Fran Garagarza Kirol Zuzendariak alde biek mantendutako negoziazioaz hitz egin du. “Erosoa izan da. Jose Luis eta bere agenteak eskaini duten dinamika oso erosoa eta azkarra izan da, eta lerro positiboan mantendu da dena Eibarrentzat denbora erlatiboki azkarra izan den honetan. Horrela, bat-bateko etorkizunean lan egiteko gai gara”.
Azkenean goizeko protagonistak hartu du hitza, Jose Luis Mendilibarrek. Entrenatzaileak adierazi duenez, lasai egon da negoziaketak gauza diren momentuan. “Gauzak azkar eta ondo joan dira. Jarraitu nahi genuen oso gustura gaudelako, denok oso ondo tratatzen gaituztelako: klubak, zaletuek, jendeak... eta gauzak ondo badaude, ez da erraza hobeago joatea. Espero dut urtea ondo amaitzea eta hurrengoa aurtengoaren antzekoa izatea eta ikusteaz gozatzen jarraitzea”.