Lehen Taldea
Jose Corpas armagina izango da 2026ra arte
Jiengo erdilariak hirugarren denboraldia du Eibarrekin
Jose Corpas armagina izango da 2026ra arte, Eibarrekin beste bi denboraldirako kontratua berritu ostean.
Erdilari jienarrak hirugarren denboraldia du armaginen futbolari gisa eta 115 partida jokatu ditu Eibarrekin (109 Ligakoak eta 6 Kopakoak), 13 gol sartuta. Bere ibilbide profesionalean 364 partida jokatu ditu Bigarren eta Bigarren B Mailan.
Corpas (Baños de la Encina, 1991) 2021-2022 denboraldian iritsi zen Eibarrera Almeriatik eta aurtengo ekainean amaitzen zitzaion kontratua.
#Corpas2026