Jose Antonio Martinez atzelaria, SD Eibarreko aurreneko fitxaketa
25 urteko ezker atzelaria, libre iritsi da FC Bartzelonaren filialetik
SD Eibarrek bere lehen fitxaketa egin du: Jose Antonio Martinez. Bartzelona Btik dator jokalaria, eta joan den denboraldian 22 neurketa jokatu zituen FC Bartzelonaren filialean.
Martinez altura handiko ezker zentrala da. Atzealdean instintu askokoa, baloia jokatzen trebea da eta estrategia jokaldietan abilezia du.
Huelvan jaioa, Martinezek 22 neurketa jokatu ditu aurten Barça Bn, 1.746 minututan. Hiru txartela hori ikusi ditu jokalariak. 2016/17 denboraldian 34 neurketa jokatu zituen Bartzelonaren filiala Bigarren B mailan zela. 2.736 minututan gol bat sartu eta bi txartela hori ikusi zituen.
FC Bartzelonatik libre iritsi da Eibarrera, eta 2021ko ekainaren 30ra arte sinatu du.
Fitxa teknikoa
Izena: José Antonio Martínez
Jaiotze data; 1993.02.12 (25 urte)
Jaioterria: La Palma del Condado (Huelva)
Altuera: 1,88
Ibilbidea:
FC Barcelona B (2016/17 eta 2017/18 denboraldiak)
Sevilla Atlético (2014/15 eta 2015/16 denboraldiak)
CD Alcalá