
Bigarren Taldea
Jorge Yriartek utzita jokatuko du Zornotzan
Venezuelako erdilariak Eibarreko lehen taldearekin egin du aurredenboraldia
Jorge Yriarte Eibarreko jokalariak Amorebieta-Etxanon jokatuko du utzita denboraldi honetan.
Erdilari venezuelarrak CD Vitoria armaginen filialaren fitxa du eta aurredenboraldia lehen taldearekin egin du.
Yriartek 22 urte ditu, 2019ko ekainean iritsi zen Eibarrera, eta lehen taldearekin osatu du aurtengo aurredenboraldia.
Aurreko denboraldian 26 partida jokatu zituen CD Vitoriarekin eta Eibarren hiru deialditan sartu zuten, nahiz eta ez zuen debuta egin. Venezuelarekin nazioartekoa izan da beheragoko mailetan.
Zorte on, Jorge!