Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Jordi Torresek ez du SD Eibarren jarraituko emakumezkoen futbolaren buru bezala

Sei urtez talde armaginean lanean egon eta gero, idazkari teknikoak SD Eibar utziko du denboraldia amaitzean

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarren emakumezkoen futbolaren buru eta azken lau urteotan lehen taldeko idazkari teknikoa izan den Jordi Torresek taldea utziko du denboraldia amaitzen denean.

Jordi Torres 2019an iritsi zen Eibarrera, hasiera batean emakumezkoen futbolaren disziplina barruan C taldearen entrenatzaile bezala. 20-21 denboraldian emakumezkoen oinarrizko futbolaren arduradun izendatua izan zen. Eta hurrengoan, 21-22 denboraldian, emakumezkoen futboleko arduradun gisa. Orduztik, taldearen lehenengo mailarako bi igoeren parte garrantzitsu ere izan da. Gainera, aurten taldea osatzen ari den urte handian lagundu du.

Jordi Torresek SD Eibarren bizi izan den emakumezkoen futbolaren garapenean eta profesionalizazioan lan egin du buru-belarri. Talde armaginean sei urte eman eta gero, idazkari teknikoak etapa hau itxiko du, erronka profesional berriei aurre egiteko.

Klubak bere dedikazio eta profesionaltasuna eskertu nahi dizkio eta etorkizunerako zorterik onena opa dio.

Eskerrik asko, Jordi!