
Lehen Taldea
Jordi Calaverak CD Lugon jokatuko du, SD Eibarrek utzita
Eskuin hegalekoa bihar hasiko da Lugoko taldearekin lanean
SD Eibarrek gaur baieztatu du Jordi Calaverak Bigarren Mailako CD Lugon denboraldi batez utzita jokatuko duela.
Calavera, eskuin hegalekoa, uztailean iritsi zen Eibarrera Tarragonako Násticetik eta aurre-denboraldia egin du José Luis Mendilibarren agindupean.
21 urteko Tarragonako jokalaria gaur entrenatu da Eibarrekin eta bazkaldu ostean, Lugora abiatu da, bere talde berriarekin lanean hasteko.