Skip to main content
Lehen Taldea

Jon Mikel Magunagoitia, jokalari armagin berria

SD Amorebietako atezaina SD Eibarrera itzultzen da eta 2026ko ekainera arte sinatu du

There are no reactions yet. Be the first!

Jon Mikel Magunagoitia atezainak bi denboraldirako fitxatu du SD Eibarren. SD Amorebietatik dator, eta bere jaioterriko klubean denboraldi bikaina egin ondoren, armagin taldean arituko da.


Jon Mikel Magunagoitia, Jonmi, 23 urterekin itzuliko da Eibarrera gizonezkoen lehen taldearen atea indartzeko.


Jokalariak dagoeneko ezagutzen du armaginen entitatea, talde armaginak fitxatu baitzuen 2017an, jubenilen taldean jokatuz denboraldi batez. Hurrengo denboraldian SD Amorebietan aritu ondoren, 2019an Eibarrera itzuli zen, oraingo honetan CD Vitorian 2021era arte.


Ondoren, denboraldi bat jokatu zuen Zamoran, eta beste bi SD Amorebietan. Talde horrekin RFEFko 1. mailatik bigarren mailara igo zen, eta orain Eibarrera itzuli da lehen taldean aritzeko.


Atezainak azterketa medikoak gainditu ditu eta entrenamenduak hasteko prest dago.


Ongi Etorri, Jonmi!