Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Joan Jordanek SD Eibarren jokatuko du 2020ra arte

Erdilari kataluniarra Espanyoletik dator, eta joan den denboraldian Valladoliden jokatu du

Joan Jordanek, RCD Espanyoletik datorren erdilari kataluniarrak, SD Eibarrekin 2020 urtera arte sinatu du.

RCD Espanyol, Jordan bera eta SD Eibar transferentzia adostu dute, eta gaur bertan jokalariak azterketa medikoa pasa du. Bihar Atxabalpeko lan saioan bere taldekideekin batera entrenatuko da, eta ondoren, 13:00tan, hedabideen aurrean aurkeztuko dute, Ipuruako prentsa aretoan..

Joan Jordan (Regencós-Girona, 1994) Espanyolen harrobian hazitakoa da, eta lehen taldean bi denboraldi egin ditu, hamabi neurketa jokatuz. Joan den denboraldian Valladoliden aritu da utzita, eta 35 norgehiagoka jokatu ditu, 3 gol erdietsiz. 

Espanyolen lehen taldean jokatutako neurketetan gol bakarra sartu zuen, hain zuzen ere 2015-2016 denboraldian Ipuruan lortutakoa. Armaginak 2-1 gailendu ziren. 

Jordan maila handiko erdilaria da, presentzia handikoa eta jokatzeko garaian azkarra.