Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Javi Lara "Iritsi da mahai gainean kolpea jotzeko garaia"

Gaur goizean Javi Lara komunikabideen aurrean agertu da, Arrasateko Atxabalpe zelaian taldeak egin duen lan saioaren ostean.

Javi Larak garbi utzi nahi izan du "Datorren ostiraleko partidua denboraldiko garrantzitusena da. Badakigu beste batzuen aldean gure egoera ona dela, baina iritsi da mahai gainean kolpea jotzeko garaia".

 

Larak zaleak animatu nahi izan ditu, datozen partidetan zelaira joan daitezen, "Denok dakigu bi partidu hauetan gauza asko erabakiko direla, gure zaleak oso azkarrak dira eta asko lagundu gaituzte orain arte, jakin beharrean gara egun hauetan dena dugula jokoan, denboraldiaz geratzen dena partidu hauetan egiten dugunaren araberakoa izango da. Zaletuei ezin zaie gehiago eskatu, badakigu bertan egotea posible duten guztiak gurekin izango ditugula.

 

Kordobarrak taldea denboraldian zehar egiten ari den lana aztertu du, "Azken partiduetan gauza asko egin ditugu ondo, bigarren txanda honetan Elche, Levante edo Villarreal-en aurka ezin izan dugu punturik jaso, baina gauzak aldatzen hasi dira, Granadan gertuago izan ginen garaipenetik berdinketatik baino. Taldea ez dute sekula jipoitu, beti egon gara puntuak lortzetik gertu, eta orain irabaztea tokatzen zaigu".

 

Ostiralean Ipuruan jasoko duten aurkariari buruz, "Nire ustez futbolean aritzeko modu inbidiagarria du Rayok, bolada txarretan ere futbolean ondo aritzearen aldeko apustua egin dute eta hori emaitzetan isladatu da. Argi dago egiten duzun horretan sinesten baduzu emaitza onak lortuko dituzula".