Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Javi Lara: Atzo argi utzi genuen lehiakorrak izan gaitezkeela gure armekin

Javi Larak, Eibar Lehenengo Mailako bere debutean Errealaren aurka, bere taldeari garaipena eman zion golegileak, prentsaurrekoan ziurtatu zuenez, atzoko norgehiagokan "argi utzi genuen gure armekin lehiakorrak izan gaitezkeela ".

Kordobako erdilaria, Lehenengo Mailako Eibar-en lehenengo gola sartu zuenak, onartu zuen bere gola klubaren historian erregistraturik geratuko dela, baina " hiru puntuak lortzeko, taldeko beste edozein jokalarik bezala lan egin dut " azpimarratu zuen. " Hiru puntuak, gure armekin eta nortasuna, lana eta intentsitatea, mantenduz lortu genituen.

Garaipenak, konfiantza eman zigun jakiteko etxean indartsu izatea dela bidea. Beste taldeek, maila txikiagoko talde bezala hartzen gaituzte. Atzo argi utzi genuen gure armekin lehiakorrak izan gaitezkeela baina harrotu gabe, bestela hondoratu gaitzakete.

Ez da partidu errazik izango, baina gure armekin joango gara, goazen lekura goazela galdutzat ezer eman gabe " gehitu zuen. Berarentzat, atzoko jokalarien zerrendan barneratuta zeudenen gehiengoarentzat bezala lehenengo mailan debuta izan zen. " Txikitatik honekin egiten nuen amets eta espero nuena zen. Partidua hasi zenean gogora etorri zitzaidan ikastetxean beti txirrina noiz joko zain egoten nintzela futbolean jokatzera joateko " gogorarazi zuen.

Golaren jokaldiari buruz, baieztatu zuen, arbitroa falta adierazi zuenetik, argi zeukala atera zuzenean jo nahi zuela. Iaz zendu zen familiar bati eskaini zion gola. " Gola nire familiari eskaini nion oso bateratuta baitago. Iaz familiako kide bat galdu genuen, horregatik, zeruari eskaini nion " bereizi zuen. Adierazi zuenez, bere ezaugarrietako bat falten jaurtiketa da, Eibar-en berari egokitu dioten zeregina.

Bere gola prentsa nazionalean notizia izateak ez dio bereziki eragiten. " momentu hau heldutasun aro batean heldu zait. Oso garai txarrak igaro ditut 3. eta 2. b mailetan eta orain disfrutatzea tokatzen zait.