Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Jada salgai RCD Espanyolen aurkako partidarako sarrerak

Haurraren Nazioarteko Eguna dela eta, jokalariek partida amaieran opariak jaurtiko dituzte jarraitzaileen artean

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldeari bi partida besterik ez zaizkio faltan Ipuruan, bere jarraitzaileen aurrean. Yerai Martinen taldeak RCD Espanyolen aurka jokatuko du larunbat arratsaldean, 17:00etan.

Partidarako sarrerak salgai daude gaurtik aurrera Orsaixanen, ohiko ordutegi eta prezioan, 10 euroren truke adinekoentzat eta 13 urtetik beherakoentzat bost euroren truke. 14. leihatilan salduko dira ere partida egunean, ordubete lehenagotik. Gogorarazten dugu, betiko moduan gizonezkoen lehen taldeko abonatuek emakumezkoen lehen taldeko partida guztietarako sarrera librea dutela. 

Partida amaieran, jokalariek opariak jaurtiko dituzte jarraitzaileen artean, Haurraren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 15ean ospatu zena.