Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Cordobari irabaziz gero taldeak lehen mailan jarraituko duela uste du Iruretak

Cordobari irabaziz gero taldeak lehen mailan jarraituko duenaren konfidantza duela esan du gaur Xabier Iruretak, SD Eibarren atezainak.

"Bartzelona dinamika onean dago eta agur polit bat eman nahiko dio Xaviri, Athletico Madridek berriz, hirugarren postua du jokoan. Ezer baino lehen guk geure lana egin beharra dugu eta ondoren itxaron. Gauzak espero bezala badoaz, lehen mailan gelditzeko aukera asko ditugu", esan du. 

Iruretak pasa den igandean 200 partidu ofizial bete zituen Lehen Mailan. "Larunbatekoa denboraldiko partidurik garrantzitsuena da", "dena dugu jokoan. Hospitaleten eta Alavesen aurka izan genuen ilusio berarekin ekin behar diogu partiduari" (Taldea 2.A Mailara eta Lehen Mailara igo zenekoa, hurrenez hurren), adierazi du.

"Ez da norgehiagoka erraza izango, baina denon artean aterako dugu. Gure eskuetan dago, gure jendearen aurrean, eta ez dago hori baino eragingarri indartsuagorik", aipatu du.

Cordobak pizgarri truke joka dezakeenaren harira, "guk baino pizgarri hobeagorik ez du inork izango, ez dute gu baino ilusio handiagorik izango".