
Ipuruako eserlekuak uzteko aukera web orriaren bitartez
Abonatuek partida hasi baino ordubete lehenago arte izango dute euren eserlekua uzteko aukera, eta sarrera salduko balitz honen balioaren %40a lortuko lukete
Partiduetara joan ezingo duten bazkideen jarlekuei probetxua ateratzeko asmoz, euren jarlekua libre uzten duten bazkideek eurei esker salduko den sarreraren %40a jasoko dute, hurrengo urteko abonamenduan deskontatuko zaiena. Hurrengo urterako lortu daitekeen gehieneko deskontua abonamenduaren prezioaren %50a izango da. Ingresua partida bakoitzaren amaieran egingo da.
Eserlekua Uzteko Zerbitzua eguneko 24 orduetan zehar egongo da martxan https://sdeibar.expertustech.es/distributor/member#/ , eta partida hasi baino ordubete lehenago arte. Azken ordu horretan, zure eserlekua berreskura dezakezu, saldu ez bada behintzat.
Eman beharreko pausoak ondorengoak dira:
- Zure bazkide zenbakia sartu, txartelean agertzen dena.
- PIN zenbakia sartu, zure NAN-aren azken 4 hizkiak alegia.
- Behin identifikatuta, jarraitu sistemak emandako argibideak.
- Utzitako eserlekuak salgai jarriko dira, bai online (https://www.sdeibar.com/entradas) eta baita Ipuruako bulegoetan ere.
Eserlekua Uzteko Zerbitzuak zure eserlekuaren egoera ikusteko aukera ematen du.
"Klubari laguntzeko diren egunetan" ezin izango da eserlekua utzi.