
Kluba
Ipuruako Ekialdeko Harmailako lanak bide onetik doaz
Harmaila berria 2017ko urtarrilerako bukatuta egotea aurreikusten da
Ipuruako Ekialdeko harmaila berritzeko obrak bide onetik doaz eta 2017ko urtarrilean bukatuta egotea aurreikusten da.
Aste honetan zehar, harmaila osatuko duten bloke prefabrikatuak jartzen hasiko dira.
Berrikuntza honekin, eraikuntzak lau bomitorio izango ditu (lehen bi baino ez zeuden) sartu eta ateratzeko. Horrela, larrialdiren bat egotekotan, ebakuazioa bizkortuko litzateke.
Horrez gain, zaleei partiduak ikustea eragozten zieten zutabeak kenduko dira. Era berean mugikortasun urriko pertsonentzako gune bat prestatuko da. Bertara iristeko igogailu bat izango dute.
Lanak bukatzen direnean, estadioak 7.100 ikusle hartzeko gaitasuna izango du.