Skip to main content
Kluba

Ipuruak hezur-muina emateari buruzko kontzientziazio jardunaldi informatiboa hartuko du ostiralean

Jardunaldia 19:00tan hasiko da eta irekia izango da

There are no reactions yet. Be the first!

Ipuruako Formakuntza Gelak hezur-muina emateari buruzko kontzientziazio jardunaldi informatiboa hartuko du ostiralean, 19:00tatik aurrera. Eibarko Nazioarteko Lagun-Taldeen Federakuntzak antolatu du ekitaldia, Klubaren eta Osakidetzaren laguntzaz.

“Hezur-muina ematea, bizia oparitu” lemapean Donostiako Hospital Unibertsitarioko Patricia Rodriguez eta Monica Delicado koordinatzaileak arituko dira hizketan, eta hezur-muina nola eman, zein behar dauden eta donanteen arteko bateraezintasunari buruzko informazioa emango dute.