
Kluba
Ipuruak Euskal Selekzioaren eta Txekiar Errepublikaren artekoa hartu du gaur
Euskaldunak 2-1 nagusitu dira
Ipuruak Euskal Selekzioaren eta Txekiar Errepublikaren arteko nazioarteko lagunartekoa hartu du gaur.
Euskaldunak 2-1 nagusitu dira. Erika Vázquez eta Nahikari García izan dira Euskal Selekzioaren goleatzaileak, eta Eva Bartonová txekiarrena.
Guztira 1.800 ikusle egon dira Ipuruan neurketa jarraitzen.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bakartxo Tejeria; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Bingen Zupiria; Nerea Zalabarria, Euskal Futbol Federazioko lehendakari ordea; Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta Miguel de los Toyos, Eibarko Alkatea, izan dira, besteak beste, harmailetan.
Eibar KEtik, aldiz, Amaia Gorostiza Lehendakaria izan da bertan, Administrazio Kontseiluko beste zenbait kiderekin.