Skip to main content
Kluba

Entrenatzaileak eguneratzeko eta birziklatzeko lehen jardunaldia antolatu dute Ipuruan

Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatuta, Joseba Etxeberriak, Igor Gordobilek eta Pablo Sanzolek parte hartu dute

There are no reactions yet. Be the first!

Entrenatzaileak eguneratzeko eta birziklatzeko lehen jardunaldia antolatu du gaur Ipuruan, Gipuzkoako Futbol Federazioak.
Jardunaldi honetan Joseba Etxeberria Eibarreko entrenatzaileak, Igor Gordobil Beasaingo entrenatzaile ohiak eta Pablo Sanzol Eibarreko Kirol Zuzendaritzako datuen analisiaren arduradunak hartu dute parte.

 

2025-26 denboralditik aurrera, Espainiako Futbol Federazioan entrenatzaile gisa afiliatuta dagoenak entrenatzaile lizentzia federatua izan beharko du, kategorien arabera eta bere eginkizunak partida ofizialetan beteko dituen lehiaketaren arabera. Entrenatzaile lizentzia federatua lortzeko, “eguneratze eta birziklatze ziurtagiria” eduki beharko dute ondorengo entrenatzaile titulua dutenek:

·   UEFA C, UEFA B, UEFA A

·   Maila, 2. Maila, 3 Maila federatu/akademikoa

·   Oinarrizko diploma, Diploma aurreratua, Diploma profesionala

·   Atezainen NACIONAL C

·   Areto Futbola: NACIONAL C, NACIONAL B, NACIONAL A, AFko Atezainen NACIONAL C eta B

Ziurtagiria dagokion Lurraldeko Entrenatzaile Eskolak ematen du. Hori lortzeko, hiru urtean behin, gutxienez 15 orduko prestakuntza egin beharko da. 2025-2026 denboralditik aurrera, lizentzia federatu bat tramitatu nahi duten entrenatzaile guztiek eguneratze eta birziklatze ziurtagiri hau eduki beharko dute.

Horretarako, lurralde bakoitzeko entrenatzaile eskolak 5 orduko prestakuntza jardunaldiak antolatuko ditu urtean zehar. 2023-2024 denboraldian zehar 5 orduko 6 jardunaldi antolatuko dira. Lehenengo jardunaldia gaur Ipuruan izan da.