Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

Iñigo Barrenetxeak utzita jokatuko du Sestao Riverren

SD Eibarreko erdilaria gaur hasiko da talde bizkaitarrarekin entrenatzen

Iñigo Barrenetxeak, pasa den denboraldian CD Vitorian ibili zen jokalaria, utzita jokatuko du Sestao River Bigarren B Mailako taldean.

Barrenetxea (Bilbo, 1994) gaur hasi da bere talde berriarekin entrenatzen, zeinean denboraldi batez utzita jokatuko duen.

Erdilari bizkaitarrak lehen taldearekin debuta egin zuen pasa den denboraldian Ligako bi partida jokatuz (Rayo Vallecano eta Getaferen aurka) eta Errege Kopako hiru (bi SD Ponferradinaren aurka eta beste bat UD Las Palmasen kontra).