
Harrobia
Imanol de la Sota, A Jubenileko entrenatzaile berria
Bizkaitarrak Gazteen Ohorezko mailako taldea zuzenduko du
Imanol de la Sota SD Eibarrek Gazteen Ohorezko Mailan duen A Jubenilen taldea zuzenduko du hurrengo denboraldian.
De la Sota Basconia taldetik dator, eta aurretik Athleticen ohorezko mailako taldea zuzendu zuen.
Bere lantaldea SD Eibarreko kideez osaturik egongo da.
- Entrenatzailea: IMANOL DE LA SOTA
- 2. entrenatzailea: JON LORENTXO BARBADO
- Prestatzaile fisikoa: JOKIN GRACIA
- Atezainen entrenatzailea: JON ZABALA