Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Iker Dorronsorok eta bere lan taldeak ez dute emakumezkoen lehen taldean jarraituko datorren denboraldian

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie guztiei euren profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik, eta zorterik onena opa die etorkizunean

Iker Dorronsorok ez du emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile gisa jarraituko datorren denboraldian. Talde armaginak eta Igeldoko prestatzaileak euren bideak bereiztea erabaki dute.

Dorronsororen gidaritzapean taldeak Iberdrola Ligara igoera lortu zuen joan den denboraldian, eta aurten, maila gorenean, armaginek maila mantentzea lortu dute lehiaketa bukatzeko hiru jardunaldiren faltan. Eibarrek 14. Postuak bukatu du Liga, jaitsiera postuekiko lau puntuko aldearekin.

Iker Dorronsoroz gain, bere lan-taldeak ere kluba utziko du: Jon Olangua (bigarren entrenatzailea), Beñat Erkizia (prestatzaile fisikoa), Mikel Saizar (atezainen entrenatzailea) eta Iñigo Caballero (berregokitzailea).


SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie guztiei euren profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik, eta zorterik onena opa die etorkizunean.