Iker Dorronsoro: "Oso lehia berdindua izango da baina garaipenaren bila aterako gara"
"Bi taldeak ondo gaude biharko partidari begira" esan du entrenatzaile armaginak
Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du bihar EDF Logroñoren aurka Ligako hamalaugarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa bihar jokatuko da 11:30tan Unben.
Entrenatzaile armagina biharko neurketaren inguruan mintzatu da. “Oso lehia berdindua izango da. Bi taldeak ondo gaude biharko partidari begira eta biak garaipenaren bila aterako gara”.
Zentzu horretan, entrenatzaile armaginak aukariaren egoera ere aztertu du. “EDF Logroño dinamika on batetik dator. Entrenatzailea aldatu zuten eta bi garaipen garrantzitsu lortu dituzte”. Gainera “joko zuzenagoa egiten hasi dira, bertikalagoak dira eta bandetan ere jokalari onak dituzte” esan du igeldokoak. Hala ere, “gu ere momentu on batetan gaude, nahiz eta Valentziaren aurka galdu, partida txukuna egin genuen” aitortu du.
Talde armaginak 6 puntu lortu ditu Unben, etxetik kanpo baina bi puntu gutxiago. Gai honen inguruan galdetuta “etxean partida zailak izan ditugu” esan du igeldokoak. Hala ere, “garbi daukagu hurrengo denboraldian lehen mailan egoteko etxeko partidak garrantzia gehiago izango dute eta hirunaka hasi beharko dugu puntuak ateratzen” esan du entrenatzaile armaginak.
Taldeak partida hauetan eman duen irudiari buruz, “gustora gaude taldeak partida guztietan nahiko maila ona eman duelako eta lehiakorrak izan garelako”. Gainera, “erregularitate baten barruan taldeak puntuaru egun du eta hori guretzako mezu positiboa da” aitortu du.